XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sorgina kanpora bota eta biali dut.

Zuzen dut, beste printze bat aukeratzea.

Gazte on eta eder bat, eta haren andrea, oihuka hartuko dituzue: jaun eta andere bezala aitortuko dituzue.

Presta, beraz, haiei Ongi Etorri egiteko, eta nere nagusia Errege izenaz deitzeko.

Egun berean, Hegan Zabaleko printzea, bere andrearekin, Baso Beltzeko erresuman sartzen da.

Erresumak, alabaina, Beltz izena galdu du, sorginak aldegin ezkero.

Gazteluan, zoko eta bazter guztiak, lorez edertu dira, eta usai onez igeri daude.

Denek ongi etorri egiten diete: Gora gure Erregea, gora Erregina maitea!.